Ikasle Gela ohiko ordutegira itzuliko da astelehenean

Datorren astelehenetik aurrera (hilak 11), Manuel Lekuona bibliotekako Ikasle Gelak COVID19ak eragindako osasun larrialdi egoera aurretik zeukan ordutegia izango du: astelehenetik igandera, 09:00etatik 22:00etara egongo da irekita.

Hala ere, momentuko osasun egoerako neurriak errespetatu beharko dira Ikasle Gelan: musukoa jantzita eduki beharko da  uneoro eta erabiltzaileek mahaiak desinfektatu beharko dituzte erabili ondoren. 

Gehigarriak

Ikasle Gela ohiko ordutegira itzuliko da astelehenean