Iraileko ohiko udalbatzarra izan zen atzo. Gai guztiak ahobatez onartu zituen Oiartzungo udalbatzarrak. Horien artean, 2022ko udal zergen ordenantzari hasierako onarpena ematea.
Irizpide orokor gisa, %1,5 igoko dira Oiartzungo udal tasak eta zergak datorren urtean (salbuespenak ere izango dira. Adibidez, etxez etxeko zerbitzuaren tasa mantendu egingo da).
Jon del Olmo Ogasun zinegotziak azaldu zuenez, "normalean KPIaren araberako igoera aplikatzen dugu. Aurten, energian izaten ari den igoera dela eta, KPIak igoera handia izango duela dirudi eta beldurra eman digu horrek. Horregatik, erdibideko igoera bat proposatu dugu".
Bestetik, Oiartzungo udal kirol instalazioetan prezio murrizketak eskatzeko irizpideak aldatzea ere onartu zen.
Saltsa Guztien Perrexila elkartearekin lau urterako hitzarmena ere onartu zen, irabazi asmorik gabeko elkarte honek antzerki-eskolak emateko eta Karaez kaleko laugarren zenbakiko lokala erabiltzeko.
Abuztuko protokolo gastua 230 € izan zen lore eta eskela, eta oroigarritan. Irailean, berriz, ez da protokolo gasturik izan.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika