Datorren astetik aurrera, ate irekiak Abaraxka ludoteka ezagutzeko

Larunbateko irekiera festarekin hasiko da ikasturte berria

Urria heltzearekin batera, Abaraxka udal ludotekak ateak irekiko ditu. Larunbat honetan, urriaren 2a, irekiera festa ospatuko da (16:30ean, Kontzejupe plazan) eta datorren astetik aurrera, astezko eskaintza ezagutzeko Ate Irekiak izango dira.

Abaraxka ludoteka LH 1. eta 6. maila arteko haur eta gaztetxo oiartzuarrentzako aisialdi zerbitzua da. Asteartetik ostiralera, 16:30etik 19:30era egoten da irekita eta dohainik da. Ate Irekiak urriaren 5etik 15era izango dira, txokoa ezagutzeko eta izena emateko.

Larunbatetan ere aisialdi eskaintza egiten du Abaraxka ludotekak. Horietan parte hartzeko ez da izena eman beharrik.

Familia eremua, berriz martxan

Aurten, Familia Eremua berriz martxan jarriko da (iaz, COVID19ak eragindako osasun larrialdi egoera zela eta, bertan behera geratu zen zerbitzu hau). Familia Eremua 0 eta 5 urte arteko haurrentzako eta haien familientzako eskaintza da. Astelehenetan, eurentzako irekitzen ditu ateak Abaraxka ludotekak.

Urriko astelehen guztietan izango dira Familia Eremuko ate irekiak (16:30-19:30). Familientzako zerbitzu honen funtzionamendua azaltzeko bilera informatiboa urriaren 11n izango da. Aforo kontuengatik, bilerara joateko aldez aurretik izena eman beharko da e-mailez idatzita edo ludotekara deituta.

Harremanetarako:

Helbidea: Kontzejupe plaza

Bloga: www.gazteoiartzun.net

Telefonoa: 645 005 496

E-maila: abaraxka.oiartzun@gmail.com

Gehigarriak

Datorren astetik aurrera, ate irekiak Abaraxka ludoteka ezagutzeko