12 puntuko gai-zerrenda landuko da
Datorren asteazkenean (hilak 28), ohiko udalbatzarra izango da. Batzarra 18:00etan hasiko da.
12 puntuko gai-zerrenda landuko dute zinegotziek. Hauxe:
1) Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
2) Oiartzungo Udalean administrazio elektronikoa ezartzeko Plan Estrategikoaren onarpena.
3) Eusko Jaurlaritzak argitaratutako 2030erako EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kuadetzeko Planaren hasierako bertsioari eta ingurumen-azterketa estrategikoari alegazioak aurkeztea.
4) Arditurriko bide berdeko korridore ekoturistikoa dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Oiartzungo Udalaren arteko lankidetza-hitzarmenaren onarpena.
5) Oiartzungo Udala eta AGIFES elkartearen arteko hitzarmena berritzea.
6) Oiartzungo Udala eta Oarsoaldea SAren arteko hitzarmenaren baitan 1. eta 2. hiruhilekoen ordainketa onartzea.
7) Oiartzungo Udala eta Ibargain Musika Eskolaren arteko hitzarmenaren baitan 2020/2021 ikasturteko zuriketa datuak onartzea eta azken ordainketa egitea eta 2021/2022 ikasturteko ordainketak onartzea.
8) Haurtzaro Ikastolan gasolio bidezko galdara biomasa bidezko batengatik aldatzeko lanak herri onurakoak izendatzea.
9) Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea eta hala dagokionean, diru-kopuruak itzuli edota ordezko agiri zuzenak igortzea.
10) 2021ko bigarren hiruhilekoari dagokion aurrekontuaren exekuzioaren, aurrekontuz kanpoko mugimenduen eta diruzaintzaren egoeraren berri ematea.
11) beste organoen jardueraren jarraipena.
12) Eskari-galderak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika