Gaurtik aurrera, Arizmendi-eneako lorategia herritarrei irekita

Etxe-museoa bisitatu ahal izango da igandetik aurrera

Arizmendi-eneako lorategia herritarrentzako irekita egongo da gaurtik aurrera. Egunero egongo da irekita, nahiz eta gauetan itxi egingo den (Hipatiaren lorategiaren funtzionamendu bera, alegia).

Arizmendi-enea larunbatean (hilak 3) inauguratuko da ofizialki. Ekitaldi horretan parte hartu nahi duenak, Oiartzungo Turismo Bulegoan jaso beharko du sarrera gaurtik aurrera.

Igandetik aurrera, etxe-museoa bisitagarri

Etxe-museoa bisitatzeko aukera asteburu honetatik aurrera izango da (uztailaren 4tik aurrera). Astelehenetik ostiralera, bisita libreak izango dira. Asteburuetan, berriz, bisita gidatuak izango dira Turismo Bulegoko teknikarien eskutik.

Bisita horiek egiteko, Turismo Bulegoan hartu beharko da txanda.

Gehigarriak

Gaurtik aurrera, Arizmendi-eneako lorategia herritarrei irekita