Iaz jaiotako oiartzuarren atsolorra ospatu zen atzo

37 haurrek parte hartu zuten ongietorrian

2020an jaiotako haurren atsolorra ospatu zuten atzo familiek eta Udalak, umeei gure herrira ongietorria emanez. Arizmendi-enean, giro ederrean, egin zen ospakizuna. Iaz gure herrian jaio ziren 74 haurretatik 37k parte hartu zuten atsolorran, haien guraso eta senideekin batera.

Iosune Cousillas Kultura zinegotziak oiartzuar hauek "komunitatean hezteko" konpromisoa berretsi zuen, "euskara eta euskal kultura" oinarri izanda. Sinbolikoki, konpromiso hori sinatu zuten bildutako denek, txalapartaren doinuz.

Oiartzuar jaioberrien gurasoek eta Udalak elkarlanean antolatu dute ekitaldia eta izan ziren aitonak eta aitak akordei jotzen, amak eta izebak kantari, aitak txalapartan eta amak bertsotan. 

Guztien artean, 2020an jaiotako oiartzuarren zuhaitza osatu zuten eta haur bakoitzak oroigarri gisa zapi bana jaso zuen.

Ongi etorri!

Irati; Maule; Ainitze; Maddi; Antia; Iraule; Cristina; Gexan; Yanira; Eki; Elaia; Mara; Uma; Sandra Marié; Aner; Paule; Matteo; Galder; Olaia; Libe; Izan; Garoa; Mamia; Manex; Eider; Inge; Lur; Saleh; Ithan; Unai; Jasmin; Alain; Bidane; Malen; Alaitz; Jon; Ibai; Ibai; Ekhi; Ur; Julen; Izaro; Inge; Mikel Caleb; Maddi; Lowsan Caleb; Yuna; Martina; Laia; Haize; Georvanni; Mohamed Amine; Ekain; Unax; Mikel; Glana; Olatz; Amaia; Genesis Valeria; Aiuri; Mateo; Aarya; Brahim; Lian; Lea; Izei; Mare; Udane; Maia; Nahia; Alma; Marko; Zuhaitz eta Izei.

Gehigarriak

Iaz jaiotako oiartzuarren atsolorra ospatu zen atzo