Kulturabirusa eskaintza izango da aurten ere
Aurtengo udan ere ohiko festarik ez da izango auzoetan eta Xanistebanetan. COVID19ak eragindako osasun larrialdi egoeraren eta hark eragin dituen ondorioak aztertuta, hala erabaki dute Udalak eta, Xanistebanetako eta auzoetako Jai Batzordeek.
Hala ere, aurtengo udan ere oiartzuarrei kulturaz gozatzeko aukera izan dezaten Kulturabirusa eskaintza prestatuko du Udalak, herriko eragile eta sortzaileekin elkarlanean.
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika