Udako aurreikuspenak partekatuko ditu Udalak eragileekin
Datorren asteartean (hilak 27), Udala auzoetako eta Xanistebanetako Jai Batzordeekin elkartuko da, aurtengo udako ospakizunen inguruan aritzeko.
Udalak, COVID19ak eragindako osasun larrialdi egoeraren eta honen ondorioen aurrean, aurtengo udari begira proposamenak partekatu nahi ditu auzoetan zein herrian festak antolatzen dituzten eragileekin.
Lehenengo, auzoetako Jai Batzordeekin elkartuko da Udala (hilak 27, udaletxeko areto nagusian, 18:00etan).
Ondoren, beste bilera batean, Xanistebanetako Jai Batzordean parte hartzen duten elkarte eta eragileetako ordezkariekin elkartuko da Udala, herriko festei buruz aritzeko (hilak 27, udaletxeko areto nagusian, 19:00etan).
2023 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika