Urmendi Haur Eskolan aurkezpena eta ate irekiak sehasketako haurren gurasoentzat

Bilera asteazkenean izango da

Datorren asteazkenean (hilak 21), 2021ean jaio(ko) diren haurren -sehaska etapa- gurasoentzako aurkezpen bilera eta ate irekiak izango dira Urmendi Haur Eskolan.

Bilera Urmendi Haur Eskolaren egoitza nagusian izango da (Maria Garaiar plaza), 17:00etan. Aldez aurretik tokia erreserbatzeko eskatu du haur eskolak, COVID19ak eragindako osasun larrialdi egoeran segurtasun neurriak bermatzeko.

Apirilaren 30a arte Urmendi Haur Eskolako etapa osoan (0-3 urte) matrikulazioa irekita dago (2021 urte bukaeran jaioko diren haurrak matrikulatzeko, ekainean epe berezia irekiko da).

Informazio gehiago eta tokia erreserbatzeko:

Telefonoa: 943 26 00 86

E-maila: urmendi@ouip.ikastola.eus

Gehigarriak

Urmendi Haur Eskolan aurkezpena eta ate irekiak sehasketako haurren gurasoentzat