Oiartzungo Udalean ordezkaritza duten EH Bilduko eta EAJko zinegotziek Etxeratek sustatutako Euskalduna adierazpenarekin bat egin dute. Urrunketa politikarekin bukatu eta euskal presoei espetxe legedi arrunta aplikatzeko aldarrikapenera batu da Oiartzungo Udala, "iraganeko logiken araberako espetxe politika behin betirako gainditzea" bakea eta elkarbizitzaren alde izango delako.
Euskalduna adierazpenaren lau puntuekin bat egin dute Oiartzungo Udaleko EH Bilduk eta EAJk: espetxe politika normalizatua eta legedi arrunta aplikatzea euskal presoei; Espetxeetako Lege Orokorra bete eta presoek zigorra euren familia eta gizartetik hurbil beteztea; urruntze politikarekin bukatzeko, EAEren kasuan Martutene, Basauri eta Zaballako espetxeetan birkokatzea euskal presoak; eta horrek guztiak ordaindiko eta etorkizuneko bizikidetza demokratikoan lagunduko duela aldarrikatu.
Euskalduna adierazpena 2020ko abenduaren 12an aukreztu zuten Bilboko Euskalduna jauregian EAJ-PNV, EH Bildu, Elkarrekin-Podemos, ELA, LAB, UGT, CCOO, STEE, ESK, Hiru, Etxalde, EHNE, CGT eta CNTk. EAEko erakundeetan ordezkaritza nagusia duten alderdiak eta gehiengo sindikal zabala ordezkatzen dute, euskal gizartearen bake eta elkarbizitzarako borondatearen erakusgarri.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika