Bilera irekia izango da datorren asteazkenean
Mendiburu 14ko lanak badoaz aurrera. Bertan egongo den udal zerbitzu eta azpiegituren artean, kultur aretoa izango da bat.
Udalak kultur aretoaren kudeaketa-ereduak nolakoa izan behar duen hausnartu nahi du herriko kultur eragileekin. Horretarako, lehenengo bilera datorren asteazkenean (hilak 21) izango da, Haurtzaro Ikastolako jantokian (18:30ean).
Bilerak irekiak izango dira nahi duen edozein herritarrentzako.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika