Elizalde Herri Eskolan hezkidetzan formakuntza jasoko dute

Atzo egin zuten bost saioetako lehenengoa

Elizalde Herri Eskolan hezkidetzan formakuntza jasoko dute zuzendariak, talde pedagogikoak, hezkidetza taldeak eta guraso elkarteko kide batzuek.

Udaleko Feminismo sailaren eskutik, Eider Goenaga formatzailearekin 10 orduko formakuntza jasoko dute. Bi orduko bost saio izango dira eta atzo egin zuten lehenengoa. Hezkidetza haurrak genero rolik eta estereotiporik gabe heztean datza.

Udalarentzako herriko hezkuntza zentroetan hezkidetzaren garrantziaz jabetzea lehentasunezkoa da, baita ikastetxeei antolaketarako ildoak ematea ere. Horretarako egin dira formakuntza tailerrak Urmendi Haur Eskolan, Haurtzaro Ikastolan eta, orain, Elizalde Herri Eskolan. 

Gehigarriak

Elizalde Herri Eskolan hezkidetzan formakuntza jasoko dute