424 ur-kontagailu berrituko ditu Udalak Elizalde auzoan

Hirigintzatik bideratuko dira hitzorduak

Oiartzungo Udalak Elizalde auzoko 424 etxebizitzaren ur-kontagailuak aldatuko ditu datozen asteetan.

Ur-kontagailuak modernizatu eta egungo legedira egokitzeko egingo dira aldaketak.

Ur-kontagailua aldatuko den etxebizitzetako jabeekin harremanetan jarriko da Udala gutun bidez eta Hirigintza sailaren bidez bideratuko dira hitzorduak. Herritarrek 649 49 03 77 telefonora deitu beharko dute hitzordua jartzeko. Udaletxeko ur-brigadako langileek egingo dituzte aldaketak.

Gehigarriak

424 ur-kontagailu berrituko ditu Udalak Elizalde auzoan