Elizalde Institutuan karpa jarri da ikasleei aterpe emateko

Hezkuntza zentroetan COVID19ari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak emandako dirulaguntza jaso du Udalak

Elizalde Institutuko kanpoaldean karpa jarri da, ikasleei aterpea eskaintzeko. Ekaina arte egongo da karpa bertan.

Eusko Jaurlaritzak COVID19a dela eta hartu beharreko neurriak betetzen laguntzeko hezkuntza zentroentzako sortu dituen dirulaguntza eskatu du Udalak. Elizalde Institutuak duen aterpe eskasiari aurre egiteko, Udalak eta institututuko zuzendaritzak laguntza eskatzea erabaki zuten.

Eusko Jaurlaritzak karparen alokairuaren %90a finantzatuko du eta Udalak bere gain hartuko du gainerako %10 (guztira, 8.610 €ko aurrekontua du alokairuak).

Gehigarriak

Elizalde Institutuan karpa jarri da ikasleei aterpe emateko