Aintzane Pujanaren hilketa matxista gaitzesteko mobilizazioekin bat egingo du Udalak

Oiartzungo Feministen Asanbladak bihar 13:00etarako egin du deialdia

Aintzane Pujana donostiarraren hilketa matxista gaitzesteko, Euskal Herriko mugimendu feministak mobilizazioak antolatu ditu datozen egunetarako. Gurean, Oiartzungo Feministen Asanbladak biharko antolatu du elkarretaratzea (hilak 23, larunbata), 13:00etan Doneztebe plazan.

Oiartzungo Udalak bat egingo du mugimendu feministaren deialdiarekin eta oiartzuarrak Euskal Herrian izan den azkeneko hilketa matxista salatzera gonbidatu nahi ditu. Emakumeenganako indarkeriaren kontra, bere konpromisoa berresten du Udalak.

Gehigarriak

Aintzane Pujanaren hilketa matxista gaitzesteko mobilizazioekin bat egingo du Udalak