Urmendi Haur Eskolan aurrematrikulazioa ireki da gaur

Bihar bi urteko gelen ate irekiak izango dira

Urmendi Haur Eskolan aurrematrikulazioa egiteko epea gaur ireki da. Bihar (hilak 19), bi urteko geletako (2019an jaiotako haurrak) aurkezpen eta ate irekiak izango dira (17:00etan).

COVID19ak eragindako osasun-larrialdi egoera dela eta, bilerara azaltzeko asmoa duten gurasoek aldez aurretik jakinarazi beharko dute. Horretarako, 943 49 16 59 deitu edo idazkaritza@haurtzaro.ikastola.eus-era idatzi beharko dute.

Martxoan eta apirilean Urmendi Haur Eskolako beste bi etapetako aurkezpenak eta ate irekiak izango dira (martxoaren 24an, ertainak -2020an jaiotakoak- eta apirilaren 21ean, sehaskak -2021ean jaiotakoak-).

Aurrematrikula egiteko epea apirilaren 30a arte egongo da irekita 0-3 etapa osorako (aurtengo urte bukaeran jaioko diren haurrek ekainean ere izango dute izena emateko aukera).

Gehigarriak

Urmendi Haur Eskolan aurrematrikulazioa ireki da gaur