Hondakin gutxiago sortzeko aholkuak eman ditu Udalak
Hilaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, hondakinen bilketaren ordutegian aldaketak izango dira (bilketa goizez egingo da). Ondorioz, bi egun horien bezperan ontzi arinak ateratzeko ordutegia luzatuko da, 06:00ak arte.
Gabonak datoz eta egun hauetan ohikoan baino otordu gehiago eta handiagoak egiten ditu. Ondorioz, janari soberakin gehiago sortzen da etxeetan. Hori dela eta, ahalik eta hondakin gutxien sortzeko eta botatzeko zenbait gomendio eman nahi ditu Udalak: beharrezkoa bakarrik erostea; erosketa zerrenda prestatzea; otorduetan sobratzen den janaria tuperretan jasotzea; bestelako janariak egiteko aprobetxatzea...
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika