15 puntuko gai zerrenda landuko da
Abenduko ohiko udalbatzarra izango da datorren asteartean (hilak 22), 19:00etan.
15 puntuko gai zerrenda landuko dute zinegotziek. Hauxe:
1) Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
2) 2021 ekitaldiko Udal Aurrekontu Orokorra hasieraz onartzea.
3) COVID19aren ondorioz kaltetuak izan diren Oiartzungo komertzio, zerbitzu eta ostalaritza jarduerak berrabiarazteko ez ohiko dirulaguntzen 2. deialdiak eta hauek arautuko dituzten oinarriak eta gastuak onartzea.
4) ALT6 Altzibar Mendebaldea eremuaren Plan Berezia behin betikoz onartzea.
5) 2021 urterako Udaleko lanpostuen zerrenda eta plantilla osatzea.
6) 2020 ekitaldian enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzei buruzko lankidetza-hitzarmena onartzea.
7) Familiei laguntzak bideratzeko 2021 urteko deialdia eta oinarriak onartzea.
8) Zailtasunak eta adingabekoak ardurapean dituzten familientzako laguntzen 2021 urteko deialdia eta oinarriak onartzea.
9) Energiaren Euskal Erakundeak, Oiartzungo Udalak eta Haurtzaro Ikastolak sinatutako hitzarmenen bidez, azken honen eraikuntzan eta Penadegin instalatutako plaka fotovoltaikoen jabego-eskualdatzea eskatzea.
10) 2020-2021 ikasturteko helduen tailerrak gauzatu ahal izateko HELTA elkarteari dirulaguntza onartzea.
11) Ibargain Musika Eskolarekin sinatutako hitzarmenaren arabera eta behin betiko ikasle-zerrenda ezagutu ondoren ordainketak finkatuta, 2020/2021 ikasturteko bigarren ordainketa egitea.
12) Arraskuelarre kalea 14 etxearen atzeko plazatxoko eta Erriberene kalera jaisteko eskaileretako zorua inpermeabilizatzeko lanak herri onurakoak izendatzea, eremuak erabilera publikoa duelako.
13) Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.
14) Beste organoen jardueraren jarraipena.
15) Eskari-galderak.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika