Datorren igandean 2019an jaiotako oiartzuarren atsolorra ospatuko da

Neurri bereziak hartuko dira

Datorren igandean (hilak 18), 2019an jaiotako oiartzuarren atsolorra ospatuko dute Udalak eta gurasoek. Iaz gure herrian jaio ziren 70 haurretatik 31k hartuko dute parte Oiartzungo komunitatera ongietorria emateko festan.

COVID19 osasun larrialdi egoera dela eta, bertan behera geratu zen berez martxoa bukaeran ospatzekoa zen atsolorra, baina bai Udalak eta bai gurasoek argi zuten aukera zegoenean atsolorra ospatuko zutela.

Datorren igandeko saioa, hala ere, ez da ohiko atsolorra izango, osasun-neurri bereziak hartu behar izan baitira. Atsolorraren ezaugarri nagusiak mantenduko diren arren (harrera, txalaparta, haur kantuak eta zuhaitza osatzea), aldaketa nabarmena izango du: aforo muga.

Hori dela eta, haur bakoitzarekin gehienez bi senitartekok parte hartuko dute festan. Arizmendi-eneako lorategian izango da ospakizuna (eguraldi txarra eginez gero, udaletxeko areto nagusian, bi taldetan banatuta).

Gehigarriak

Datorren igandean 2019an jaiotako oiartzuarren atsolorra ospatuko da