Udaletxeko administrariak berdintasun politiketan formakuntza jasotzen ari dira

Udaletxeko 23 administrari berdintasun politiketan formakuntza jasotzen ari dira. Berdintasun politikei buruzko oinarrizko printzipioak ezagutzeaz gain, administrari lanpostuei zuzendutako formakuntza espezifikoa ere jasoko dute.

Bi saio egingo dituzte, guztira bost orduko formakuntza jasotzeko. Atzo egin zuten lehenengo saioa eta datorren astean, bigarrena.

Berdintasun politiketan formakuntza izatea ezinbestekoa da udalaren jarduna berdintasun ikuspegiarekin bideratzeko. Horregatik, udala osatzen duten talde ezberdinekin egin da lanketa: zinegotziak (arduradun politikoak), teknikariak eta administrariak.

Gehigarriak

Udaletxeko administrariak berdintasun politiketan formakuntza jasotzen ari dira