Xabier Leteren omenezko Hesia Urraturik kontzerturako sarrerak eskuratu daitezke Oiartzunen

Udalak Joxan Goikoetxearen estreinaldia lagundu du

Datorren abenduaren 5ean, Donostiako Kursaalean Xabier Leteren omenezko oratorio sinfoniko korala estreinatuko du Joxan Goikoetxeak: Hesia urraturik. Xabier Lete in memorian.

Oiartzungo Udalak lagundu egin egu emanaldia eta hori dela eta, oiartzuarrek herrian bertan sarrerak eskuratzeko aukera izango dute.

Gaurtik urriaren 10a arte egongo dira salgai Urrats paper-dendan, 20 €ren truke.

Gehigarriak

Xabier Leteren omenezko Hesia Urraturik kontzerturako sarrerak eskuratu daitezke Oiartzunen