Kulturabirusako azken ekitaldiko sarrerak gaur arratsaldetik hartu daitezke

Xabier Leteren bertso herrikoien kantaldia izango da hilaren 12an

Irailaren 12an, Kulturabirusa programaren baitako azkeneko ekitaldia izango da, Soinueneak antolatu eta Udalak lagundua: Xabier Leteren bertso-zaharren kontzertua, Joxe Leon Kazabonek musikatu eta, Ane Badiolak eta Irati Odriozolak kantatua. Gurutzeko frontoian izango da emanaldia (19:00etan).

Egoerak hala behartuta, oraindik aforoa izango du ekitaldi honek: 100 lagunentzako izango da tokia. Horregatik, sarrerak aldez aurretik hartu beharko dira.

Fermiñene etxeko Turismo Bulegoa pasa den astelehenean itxi zenez, ekitaldi honetarako sarrerak Urrats paper-dendan egongo dira eskuragarri, dohainik.

Gaur (hilak 2) arratsaldetik jaso ahal izango dira. Hauxe da Urratsen ordutegia: 09:00-13:00/16:30-19:30 (astelehenetik ostiralera). Larunbatetan, goizez bakarrik dago irekita. 

Gehigarriak

Kulturabirusako azken ekitaldiko sarrerak gaur arratsaldetik hartu daitezke