Helduen antzerki eskolan izena emateko epea ireki da gaur

Aurten, on-line egingo da izen-ematea

Gaurtik hilaren 11 arte, Txinalka helduen antzerki taldean izen-ematea martxan dago. Aurten, COVID19ak eragindako osasun larrialdi egoera dela eta, izena on-line eman beharko da.

Formularioa bete ondoren, ordainagaria e-mailez bidali beharko da kultura@oiartzun.eus helbidera. 

Ikasturteko prezioa 80 € izango da oiartzuarrentzako eta 100 € kanpokoentzat. Laboral Kutxako 3035 0126 60 1260900006 kontu korrontean egin behar da ordainketa.

Klaseak astezkenetan izango dira, 19:00etatik 21:00etara, Tessa Andonegi irakasle dela. Ikasturtea hilaren 16an hasiko da.

Informazio gehiago nahi duena zuzenean Andonegirekin jarri daiteke harremanetan (tandonegi@gmail.com).

Gehigarriak

Helduen antzerki eskolan izena emateko epea ireki da gaur