Oiartzun urtekaria eta Mugarri bihartik salgai daude ohiko tokietan

12 salmenta puntu izango dira herrian

Bihartik Oiartzun 2020 urtekaria eta Mugarri bildumako 26. zenbakia, Zerbitzuko lanean. Lete kazetari, Lete prosagile salgai daude. Urtekariaren prezioaren 4 € izango da eta Mugarrirena, 12 €.

Oiartzun 2020 urtekariko elkarrizketatu nagusia Gurutze auzoko Nikolas Urdanpilleta izan da. Gainerakoan, ohiko atalak izango ditu: Seme-alabak, Historia eta arlo ezberdinetako eragileen tarteak. Urtekari Batzordeak kolaboratzaile sorta ederra izan du laguntzaile Oiartzun 2020 urtekaria osatzeko. Azala Onintza Etxebestek egin du.

Aurtengo Mugarrik izenburu propioa du, Zerbitzuko lanean. Lete kazetari, Lete prosagile. Xabier Lete artista oiartzuarrak prosan egindako lanak bildu dituzte Elixabete Perez Gazteluk, Haizea Saez de Eguilazek eta Anjel Lertxundik. 12 €an salduko da liburu bakoitza.

Ohiko tokietan egongo dira salgai bihartik. Guztira, 12 salmneta puntu izango dira, herrigunean eta auzoetan. Aurten, Mugarriak Oiartzundik kanpo Elkar dendetan ere salduko dira.

OIARTZUNGO SALMENTA PUNTUAK:

Altzibar: Berezi janaridenda.

Arragua: Pikoketa estankoa.

Elizalde: Garmendi txokolategia, Garmendia okindegia, Urrats paper-denda eta Zapirain estankoa.

Iturriotz: Ibarreko gasolindegia, Martin harategia eta Pottolo janaridenda.

Gurutze: Galdos taberna.

Ugaldetxo: Intxixu jatetxea eta Mamut merkatalguneko paper-denda.

Gehigarriak

Oiartzun urtekaria eta Mugarri bihartik salgai daude ohiko tokietan