Datorren asteazkenean ohiko udalbatzarra izango da

13 puntuko gai-zerrenda landuko da

Datorren asteazkenean, hilak 29, ohiko udalbatzarra izango da. Osasun segurtasun neurriak errespetatuz, baina saioa irekia izango da.

Hau da landuko den gai zerrenda:

1) Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.

2) Auzoberri parke eolikoaren (Lesaka) ezarpenari alegazioa.

3) Euskal Trenbide sare berriaren (Astigarraga-Lezo artea) informazio-azterlan osagarriari txostena.

4) Abiadura Handiko Trena (AHT) eta giza arloko gastuei buruzko Orain ardura herritarren ekimenaren mozioa, EH Bildu udal taldeak aurkeztutakoa.

5) Adinekoen arreta zerbitzuan lan gatazkari buruzko Gipuzkoako Senideak Elkartearen mozioa, EH Bildu udal taldeak aurkeztutakoa.

6) Oiartzungo Bake Epaitegiko ordezko bake epailearen plaza betetzeko hautagai-proposamena.

7) ELI-2 eremuko sistema orokorrak harturiko lurraren desjabetze espedientean Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetze Epaimahaiak emandako erabakiaren aurka tartekatutako auzi-errekurtsoaren epaiaren berri ematea.

8) Juansendo kalea 6, Aristegi etxearen eta Aldabe etxearen artean dagoen herribidearen mugaketaren onarpena.

9) Oiartzungo udalerrian euskara sustatzeko jardueretarako dirulaguntzak arautzeko oinarrien eta deialdien onarpena.

10) Ibargain Musika Eskolarekin sinatutako hitzarmenaren arabera, 2019/2020 ikasturteko azken ordainketa eta 2020/2021 ikasturteko lehen ordainketa egitea.

11) 2020ko bigarren hiruhilekoari dagokion aurrekontuaren exekuzioaren, aurrekontuz kanpoko mugimenduen eta diruzaintzaren egoeraren berri ematea.

12) Beste organoen jardueraren jarraipena.

13) Eskari-galderak