Ohiko udalbatzarra izan zen atzo. COVID19ak eragindako osasun larrialdi egoera asi zenetik, lehenengoz zinegotzii guztiek presentzialki parte hartu zuten saioan, hori bai, elkarren arteko distantziak mantenduz. Besteak beste, larrialdi egoeran Udalak hartu dituen neurrien dekretuen berri eman zen atzoko saioan.
Lanbarren poligonoko eremuen jabetzak erregularizatzea onartu zen. Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarri lur-zesioak egingio dizkiote eta beste batzuen jabetza berenganatu.
Urmendi Haur Eskolari 45.400 €ko dirulaguntza berezia ematea ere onartu zen, ahobatez. COVID19ak eragindako larrialdi garaian itxita egon da haur eskola eta tarte horretan ez zaie familiei kuotarik kobratu. Kalte ekonomiko hori konpentsatzeko laguntza emango du Udalak.
Ekaineko protokolo gastuen berri ere eman zen: 676,39 € izan dira, webgunearen diseinuan.
Galdera-eskarien garaian, EAJko Janire Mitxelenak "Gobernu Taldearen eta oposizioaren artean harreman ona" dagoela adierazi zuen, baina "barne eta kanpo komunikazioetan baztertuak" sentitzen direla. Jexux Leonet alkateak barne informazio guztia batzordeetan helarazten zaiela adierazi zien, "ateak irekiak daude, alor horretan gabeziak badaude zuzentzen saiatuko gara". Kanpo komunikazioari buruz, berriz, "Gobernu Taldeak egiten dituen lanen komunikazioetan oposizioak agertu behar ote duen, zalantzak ditut". Adibide gisa jarri zuen beste erakunde publikoen jokatzeko era: "Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du gure taldea gonbidatzen bere agerraldietara".
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika