Astelehenetik aurrera udalekuak izango dira Arritxulo aterpetxean

Igandeetan bakarrik egongo da irekita taberna eta jatetxea

Datorren astelehenetik aurrera, udaleku itxiak izango dira Arritxulo udal aterpetxean. COVID19ak eragindako larrialdi egoera dela eta, Osasun sailak jarritako irizpideak errespetatuz egingo dira udalekuak, sei astez.

Udalekuak dauden bitartean, eta parte hartuko duten haurren zein hezitzaileen osasun-segurtasuna bermatzeko, gainerako bezeroentzako taberna eta jatetxe zerbitzua bakarrik igandeetan emango du Arritxulok.

Arritxulori buruzko informazio gehiago nahi duenak (erreserbak...), www.arritxulo.org-e bidez eskuratu dezake.

Gehigarriak

Astelehenetik aurrera udalekuak izango dira Arritxulo aterpetxean