Zinegoak jaialdiko film laburrak online ikusteko aukera izango dute oiartzuarrek

Ekainaren 26tik 28ra

COVID19ak eragindako larrialdi egoerarengatik bertan behera geratu zen Feminismo sailak martxoaren 13rako antolatutako Zinegoak Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Jaialdiko film laburren emanaldia. Aste honetan, baina, online film laburrak ikusteko aukera izango dute oiartzuarrek, Feminismo sailaren eskutik. Zazpi film labur izango dira, jatorrizko bertsioan (azpititulatuak): Cocodrilo, Adlib, My world in yours, Jess, Estimada Señora directora, Rani eta Bodies like oceans. 

Film labur hauek ikusteko, lotura batean erregistratu eta kode bat lortuko du ikus-entzuleak. Ekainaren 26tik 28ra egongo dira ikusgai filmak (hiru egunez, bakoitzak nahi duen orduan ikusteko aukerarekin).

Bide batez, gogora ekarri nahi dugu ekainaren 28a Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguna dela, eta LGBTI kolektiboen eskubideak aldarrikatzeko baliatu nahi dugu. Zinegoak-eko film laburrak ikustera gonbidatu nahi ditu Udalak herritarrak, sexu aniztasunarekiko errespetua gizarte justua batean oinarrizkoa delako.

Gehigarriak

Zinegoak jaialdiko film laburrak online ikusteko aukera izango dute oiartzuarrek

Estekak