Irakurle Taldeak digitalki egingo du apirileko saioa

Beñat Sarasolaren Deklaratzekorik ez irakurriko dute

Irakurle Taldeak apirileko saioa egingo du, digitalki. Hilabete honetan Beñat Sarasolaren Deklaratzekorik ez izango dute irakurgai.

E-liburutegiaren bidez mailegatuko dute liburua irakurleek eta hilaren 21ean (20:00etan), on-line egingo dute tertulia.

Irakurle Taldean parte hartu nahi duenak bibliotekarekin harremanetan jarri beharko du: biblioteka@oiartzun.eus.

Irakurraldi jarraitu digitala, hilaren 15ean 

Era berean, Irakurle Taldeak eta #oiartzunaurrea egitasmoak elkarlanean irakurketa jarraitu digitala antolatu dute. Aintzane Galardi poeta oiartzuarraren Hegodun poemak liburua izango da irakurriko dutena eta Galardik berak parte hartuko du saioan.

Apirilaren 15ean OiartzunAurrea-ren youtubeko kanalean emango da irakurraldi jarraitu osoa.

Gehigarriak

Irakurle Taldeak digitalki egingo du apirileko saioa