Lur Kortaren ipuin kontaketa digitala, ostegunean

Youtube bidez ikusteko aukera izango da

Ostegunean (apirilak 2) Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, Manuel Lekuona bibliotekak antolatuta Lur Kortaren ipuin kontaketa digitala izango da.

Saio familiarra prestwatu du Kortak. Ipuin-kontalariaren youtubeko kanalean egongo da ikusgai eta entzungai ipuina apirilaren 2an, 12:00etatik aurrera (astebetez egongo da ikusgai). Udalaren sare sozialen  bidez ere ipuin kontaketa ikusteko aukera izango da.

COVID-19ak eragindako larrialdi egoera dela eta, bertan behera geratu dira aurrez aurreko ipuin kontaketak Manuel Lekuona bibliotekan. Hala ere, herriko ttikienen gozagarri izan dadin, saio digitalak antolatu dira.  

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

Gehigarriak

Lur Kortaren ipuin kontaketa digitala, ostegunean