Udalak Soraluzeko hilketa matxista gaitzesten du

Mugimendu feministak gaurko antolatu duen kazeroladarekin bat egingo du Udalak

Emakume bat erail du gizon batek, haren semeak, Soraluzen (Gipuzkoa). Astebetean, Euskal Herrian hiltzen duten hirugarren emakumea izan da. 

Gertakari larri hori dela eta, Oarsoaldeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaik bat egingo dugu Oarsoaldeko Mugimendu Feministak, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxako protokoloa jarraituz egin dituen deialdiekin:

- Gaur, asteartea (martxoak 17) kazerolada zaratsuetarako dei egiten dugu.

- COVID-19arengatik bizi dugun osasun larrialdi egoera dela eta, bakoitzaren balkoi eta leihoetara aterata, 21:00etan izango da kazerolada.

- Oiartzungo Feministen Asanbladak balkoietan zapi moreak jartzeko gonbida ere luzatu du.

Jendaurrean eta ahobatez adierazi nahi dugu emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera agertuko dugula. Horrelako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen eta erakunde, elkarte eta herritarrok lanean jarraituko dugu, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.

Era berean, Oarsoaleko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeem Mahaiak familiari gure elkartasunik beroena adierazi nahi diogu.

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA GEHIAGO EZ!

Gehigarriak

Udalak Soraluzeko hilketa matxista gaitzesten du