Oarsoaldean gertatutako azken eraso matxista gaitzetsi du Oiartzungo Udalak

Martxoaren 8an kalera ateratzeko deia egiten dugu eskualdeko udalok

Emakume bat erasotu du gizon batek Trintxerpen (Pasaia). Gertakari hori dela eta, Oarsoaldeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak irmoki gaitzesten dugu gertatutakoa. 

Gertakaria dela eta, jendaurrean eta ahobatez adierazi nahi dugu emakumeenganako indarkeriaren aurka gaudela. Horrelako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen eta erakunde, elkarte eta herritarrok lanean jarraituko dugu, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.

Hori horrela, dei egiten diegu herritarrei martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, egongo diren ekintza eta mobilizazioetan parte hartzera, emakumeok askatasunez bizitzeko dugun eskubidearen alde. 

Gehigarriak

Oarsoaldean gertatutako azken eraso matxista gaitzetsi du Oiartzungo Udalak