Oiartzun 2020 urtekarirako lanak bidaltzeko epea ireki da

Maiatzaren 1a izango da azkeneko eguna

Oiartzun 2020 urtekarian testuak argitaratu nahi dituzten egile eta elkarteek gaurtik maiatzaren 1a arte bidali ditzateke euren lanak.

Idazlanek gehienez bi orrialde eta bi argazki izango dituzte. Gaia dela eta espazio gehiago behar izanez gero, Urtekari Batzordeko kideekin harremanetan jarri beharko dute egileek. Hauek baloratuko dute idazlanari toki gehiago ematea interesgarria ote den. 

Lan guztiak kultura@oiartzun.eus helbide elektronikora bidali behar dira. 

 

Gehigarriak

Oiartzun 2020 urtekarirako lanak bidaltzeko epea ireki da