Buru osasunari ikuspegi feministatik begiratzeko zikloa antolatu da

Bi hitzaldi eta dokumental-emanaldia antolatu dira

Udaleko Feminismo sailak osasun mentalari buruzko zikloa antolatu du, feminismotik begiratzera gonbidatzeko. Izan ere, generoaren eta osasun mentalaren arteko harremana uste baino handiagoa da, eta nolakoa eta zergatik den halako aletuko da, besteak beste, ziklo honetan.

Arraztalo elkartearekin elkarlanean antolatu du zikloa Udalak. Hiru saio izango dira: bi hitzaldi eta dokumental-emanaldi bat. Itxaso Martin eta Maria Zapara antropologoen saioak eta Zauria(k) dokumentala izango dira.

EGITARAUA:

Otsailak 19, asteazkena: Hitzaldia: "Frankismo garaiko hutsuneetan arakatuz: eroetxeetan sartutako emakumeen istorioak" (Itxaso Martin). Udaletxeko areto nagusian, 18:30ean.

Otsailak 20, osteguna: Hitzaldia -gazteleraz-: "La depresión y su recuperación. Una mirada sociocultural y feminista del malestar" (Maria Zapata). Udaletxeko areto nagusian, 19:00etan.

Otsailak 27, osteguna: Dokumental emanaldia -elebitan- eta eztabaida: Zauria(k). Udaletxeko areto nagusian, 19:00etan.

 

Gehigarriak

Buru osasunari ikuspegi feministatik begiratzeko zikloa antolatu da