Liburu aurkezpena, poesia errezitaldia eta lore-eskaintza antolatu dituzte Udalak eta Fato Cultural Daniel Castelaok
Urteroko moduan, Kontxa Murgia omendu eta gogora ekarriko dute Udalak eta Fato Cultural Daniel Castelaok. Aurtengoan, otsailaren 6tik 8ra izango da Galizia eta Euskal Herriaren arteko loturak sendotzea eta erakustea helburu duen omenaldi hau.
Ostegunean (hilak 6), Xose Estevez historialariak idatzi duen Las matxinadas en Euskal Herria (siglo XVI-XIXI) liburu-aurkezpena izango da, Nabarraldeko Anjel Rekalde editorearen laguntzarekin (udaletxeko areto nagusian, 19:00etan).
Ostiralean (otsailak 7), poema errezitaldi musikatua izango da. Gabriel Aresti, Manuel Maria eta Antton Kazabonen poesiak errezitatuko dituzte Kazabonek berak eta Estevezek. Musikariak Haizea Lekuona, Oihane Mitxelena eta Edurne Saizar izango dira (udaletxeko areto nagusian, 19:00etan).
Azkenik, larunbatean (otsailak 8) Kontxa Murgiaren omenaldi instituzionala izango da. Iosune Cousillas Kultura zinegotziak eta Xose Estevezek gidatuko dute saioa. Manuel Lekuona bibliotekan izango da lore-eskaintza, Murgiaren jaiotetxean. Lartaungo txistulariek eta Trisqueleko gaitajoleek ere parte hartuko dute (Manuel Lekuona bibliotekan, 12:00etan).
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika