Urmendi Haur Eskolan aurrematrikula irekiko da hilaren 27an

Bi urteko geletako bilera informatiboa izango da datorren asteazkenean

Urmendi Haur Eskolan 2020/2021 ikasturteko aurrematrikulazio epea irekiko da hilaren 27an (apirilaren 30a arte).

Datorren ikasturtean bi urteko ikasgeletan (2018an jaiotako haurrak) matrikulatu nahi dituzten gurasoentzako bilera informatiboa izango da hilaren 22an (asteazkena), Urmendi Haur Eskolako proiektu pedagogikoa eta zerbitzua aurkezteko, baita egon daitezkeen zalantzak argitzeko. Bilera Urmendi Haur Eskolan bertan izango da, 17:00etan.

2019an eta 2020an jaiotako haurren matrikulazio epea ere berdina izango da. Urte horietan jaiotako haurren gurasoentzako bilera informatiboak aurrerago egingo dira: martxoaren 25ean (2019an jaiotakoak) eta apirilaren 1ean (2020an jaio(ko) direnak).

Urmendi Haur Eskola 0-3 hezkuntza zikloa eskaintzen duen Udal Ikastola Partzuergoa da. Harremanetarako eta informazio gehiago jasotzeko bide hauetara jo daiteke:

Telefonoa: 943 26 00 86

E-maila: urmendi@ouip.ikastola.eus

Gehigarriak

Urmendi Haur Eskolan aurrematrikula irekiko da hilaren 27an