Itsaspeko bihotzak haurrentzako areto literarioa, aste osoan zehar

Goizetan ikastetxeentzako saioak izango dira eta arratsaldeetan familientzako egongo da irekita

Gaurtik ostirala arte, Galtzagorri elkartearen Itsaspeko bihotzak areto literarioa dago jarrita udaletxeko areto nagusian, Manuel Lekuona bibliotekak herriko ttikienen artean irakurzaletasuna sustatzeko antolatua.

Itsaspeko bihotzak-ek, irakurzaletasuna sustatzeaz gain, genero berdintasuna du erakusketaren eta aretoaren ardatz.

Ostirala arte, goizetan Elizalde Herri Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako ikasleek saioak egingo dituzte, Mari Gartzia dinamizatzaileak gidatuta.

Arratsaldeetan, familientzako irekita egongo da bibliotekako ordutegian: 16:00etatik 20:00etara.

Gehigarriak

Itsaspeko bihotzak haurrentzako areto literarioa, aste osoan zehar