Margolaria dokumentala emango da Oiartzunen

Gero, solasaldi musikatua izango da Mikel Urdangarin eta Oier Aranzabalekin

Mikel Urdangarini buruzko Margolaria film-dokumentala ikusteko aukera izango da hilaren 27an (ostirala) udaletxeko areto nagusian, dohainik.

Oier Aranzabalek zuzendutako dokumentala Mikel Urdangarin musikariak eta Alain Urrutia margolariak Skype bidez izandako elkarrizketa bat du abiapuntu: Urrutiak opari emandako margolanaren bila joan beharko du Urdangarinek Londonera, itsasontziz. Aitzakia hori hartuta, Urdangarinen artista bizitzan eta sortze-prozesuetan murgiltzeko aukera izango du ikusleak, dokumentalak irauten duen 103 minutuetan.

Emanaldiaren ondoren, Oier Aranzabal zuzendariarekin eta Mikel Urdangari berarekin solasaldi musikatua izango da.

Gehigarriak

Margolaria dokumentala emango da Oiartzunen