Olarrirekin hitzarmena berritu da
Urteko azkeneko ohiko udalbatzarra izan zen atzokoa. Landu ziren gai guztiak ahobatez onartu zituzten EH Bilduko eta EAJko zinegotziek.
Administrazio elektronikoaren lotutako bi gai landu ziren: batetik, Segurtasun Eskema Plana onartu zen. Udaleko segurtasun neurriak hobetzea ahalbidetuko du plan horrek. Bestetik, Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin informazioa trukatu ahal izateko hitzarmena ere onartu zen.
Olarri Dantza Taldearekin lau urterako lankidetza hitzarmena onartu zen, herrian helduen artean euskal folklorea sustatzeko ekintzak gauzatzen jarraitu dezaten. Karaez 4n entseguetarako lokala eta urtean 6.000 €ko diru-laguntza jasoko du Olarrik.
Elorsoro kiroldegiaren, Madalensoro pilotalekuaren eta udako igerilekuaren kudeaketa kontratua BPXport-i urtebetez luzatzea ere onartu zen.
Gizarte-Ongizate sailak laguntza behar duten adin txikiko oiartzuarrentzako eta larrialde egoeran dauden familientzako ematen dituen laguntza onartu da. Kontzeptu bakoitzerako 35.000 € bideratuko ditu Udalak.
Abenduko protokolo gastua 575,90 € izan da: otordu, inprenta-lan eta webguneko hobekuntzetan.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika