San Esteban elizako organoaren historia ikertzeko beka emango du Udalak

Ikerketa proposamenak urtarrilaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira

San Esteban elizako Cavaillé-Coll organoaren historia ikertzeko Manuel Lekuona beka emango du Udalak. Ikerketa beka 3.950 €koa izango da.

Ikerketa-proiektuak urtarrilaren 31 arte aurkeztu daitezke udaletxean. Informazio guztia www.oiartzun.eus-eko Kultura sailean dago: ikerketa proiektua, eskatzailearen ikasketa eta ikerkuntza merituak, eta ikertzailearen lan-egoera aurkeztu beharko dira, besteak beste.

1861ean Oiartzunek erositako organoa

Oiartzungo elizako Cavaillé-Coll organoa 1842aan eraiki zuten Parisen eta 1861ean erosi zuen Oiartzungo Udalak. Ordutik San Esteban parrokian dago. Fabrikazioa, ezaugarriak, egileak, tailerrak, konponketak, organojoleak, lekualdatzeak... ikertzea izango da Manuel Lekuona bekaren helburua.

Ikerketa-beka aditu-talde batek osatuko duen epaimahaiak erabakiko du zein proiekturi eman. Ikerketa egiteko epea 2020ko irailaren 30a artekoa izango da. Lana euskaraz edo elebitan (euskaraz eta gazteleraz, edo euskaraz eta frantsesez) aurkeztu ahal izango da. 

Gehigarriak

San Esteban elizako organoaren historia ikertzeko beka emango du Udalak