Urteko azkeneko udalbatzarra, ostegunean

16 puntuko gai-zerrenda landuko da

2019ko azkeneko udalbatzarra izango da datorren ostegunean, hilak 19. Ohiko udalbatzarrean 16 puntuko gai-zerrenda landuko da. Hauxe:

1) Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.

2) Gazteria, Kirola eta Hezkuntza ez arautua Batzordeko kideen aldaketa.

3) Kontu-hartzailetzako Barne Kontrolerako Ereduaren onarpena.

4) Segurtasun Eskema Nazionalera egokitzeko Planaren onarpena.

5) Administrazio elektronikoko oinarrizko irtenbideak elkarri emateko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Estatuko Administrazio Orokorrarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenari atxikimendua onartzea.

6) Gipuzkoako Lurralde Historikoko haur eta gazteen sustapenerako erakunde arteko sareari -Gaztematika- atxikimendua onartzea.

7) 2019ko Udal Ondasunen Inbentarioa onartzea.

8) LAN-3 eremuko N partzelaren jabetza zati bat Eloy Mendoza eta Sabina Cadarso jaun-andreei trasmititzea.

9) Aristegi etxeko mugan dagoen herribide izaera duen lursail baten mugaketa burutzeko espedientearen hasiera onartzea.

10) Oiartzungo Elorsoro kiroldegia, Madalensoro pilotalekua eta udako igerileku instalazioen kudeaketa kontratuaren 1. luzapena.

11) Zailtasunak dituzten haurrentzat laguntza eskaerak bideratzeko 2020. urteko irizpideen onarpena.

12) Familiei Laguntza eskaerak bideratzeko irizpideen onarpena.

13) Oiartzungo udalerrian euskal dantzak eta folklorea sustatzen dituen Olarri Dantza Elkartearen eta Oiartzungo Udalaren arteko hitzarmena onartzea.

14) Oiartzungo Udala eta Ibargain Musika Eskolaren arteko lankidetza hitzarmenak agindutako 2019/2020 ikasturteko bigarren ordainketa egitea.

15) Beste organoen jardueraren jarraipena.

16) Eskari-galderak.