Gabonetan Arditurriko meategiak bisitatzeko aukera izango da

Hilaren 29an oiartzuarrentzako doaneko bisitak izango dira

Aurten lehenengo aldiz, Arditurriko meategiak bisitatzeko aukera izango da Gabonetan: hilaren 26tik 29ra (ostegunetik igandera) irekita egongo da.

Arditurriko meategian egun horietako ordutegia 10:00etatik 14:00etara izango da.

Eskaintza berezia ere izango da urtea bukatu aurretik Arditurrin oiartzuarrentzako: hilaren 29an (igandea) Oiartzungo herritarrek dohainik bisitatu ahal izango dituzte meategiak.

Tokia mugatua denez, aldez aurretik erreserba egitea komeni da bisita eguneratako. Horretarako:

Telefonoa: 943 49 50 69/688 895 068

E-maila: arditurri@mendizmendi.org

Gehigarriak

Gabonetan Arditurriko meategiak bisitatzeko aukera izango da