Arditurri Europako Industria Ondarearen Ibilbidean sartu da

Arditurriko meategi eremua Europako Industria Ondarearen Ibilbideko parte da joan den asteaz geroztik. European Route of Industrial Heritage (ERIH) erakundeak emandako ziurtagiria jaso zuen Kristina Brit OTASAko idazkariak Añanako Gatzagan egindako ekitaldian.

Euskal Autonomia Erkidegoan 32 puntu ERIHren Eskualdeko Ibilbidean sartuta; Arditurri da horietako bat. Europa guztian, 1850 tokik daukate izendapena. Europako historia industrialaren guneak balioan jarri eta turismora bideratzea da ERIHren helburu nagusia.

Gehigarriak

Arditurri Europako Industria Ondarearen Ibilbidean sartu da