Udalak eta Killirikupek lau urterako hitzarmena berritu dute

Oiartzungo Udalak eta Killirikupe Emakume Taldeak lau urterako hitzarmena sinatu dute. Olaia Lasa Gizarte-Ongizate zinegotziak eta Maria Jesus Aranburu Killirikupe elkarteko lehendakariak bi erakundeen arteko lankidetza berretsi dute.

Killirikupe Emakume Taldea 90. hamarkada hasieran sortu zen eta emakumeen ahalduntzean ari da ordutik. Ikasturte honetan ere, 25 emakume baino gehiago ari dira formakuntza saioetan parte hartzen.

Udalak eta talderen arteko hitzarmena dela eta, datozen lau urteetan Karaez kaleko 2. zenbakiko udal lokala erabiltzeko aukera izango du Killirikupek eta urtean 5.000 €ko diru-laguntza jasoko du.

Gehigarriak

Udalak eta Killirikupek lau urterako hitzarmena berritu dute