Baionako hilketa matxista gaitzetsi du Udalak

Oiartzungo Feministen Asanbladak biharko deitutako elkarretaratzearekin bat egin du

Oiartzungo Udalak Oiartzungo Feministen Asanbladak Euskal Herrian izan den azkeneko hilketa matxista salatzeko antolatu duen elkarretaratzearekin bat egingo du bihar, Doneztebe plazan, 19:00etan. Eskualdeko lau udalek, Errenteriako Berdintasun Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak bat egingo dugu Oarsoaldeko mugimendu feministaren deialdiekin.

Aurten Euskal Herrian indarkeria matxistak hil duen laugarren emakumea izan da asteburuan Baionan bikotekideak hil duen 53 urteko emakumea.

Indarkeria matxistaren aurrean guztiok dugu erantzukizuna. Hori dela eta, besteak beste, oiartzuarrak biharko elkarretaratzean parte hartzera gonbidatu nahi ditugu, indarkeria matxistak ez baitu tokirik eraiki nahi dugun jendartean. Erakunde, elkarte eta herritarrok lanean jarraituko dugu, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.

Gehigarriak

Baionako hilketa matxista gaitzetsi du Udalak