Gaur, ikasturteko lehenengo ipuin kontaketa

Pello Añorgak emango

Gaur, 2019/2020 ikasturteko lehenengo ipuin kontaketa izango da Manuel Lekuona bibliotekan, 17:00etan.

Lau urtez goitiko haurrentzako saioa prestatu du Pello Añorga ipuin-kontalariak.

Kontaketara garaiz joateko eskatu nahi die bibliotekak gurasoei, behin saioa hasita ezin izango baita sartu, gainerako haurrei eta ipuin-kontalariari errespetuz. Saio honetan, gurasoek ezingo dute gela barruan egon.

Gehigarriak

Gaur, ikasturteko lehenengo ipuin kontaketa