Bihartik aurrera jarduera ekonomikoen zerga eta hondakinen tasa ordaintzeko epea hasiko da

Azaroaren 10 eta 11n bukatuko da ordainketa egiteko epea

Bihartik aurrera, jarduera ekonomikoen gaineko zerga eta hondakinen tasa ordaintzeko epea irekiko da, dagokien herritarrentzako.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga azaroaren 10a arte ordaindu ahal izango dute zergadun horiek. Helbideratutako kobraketak urriarren 29an egingo ditu Udalak.

Hondakinen tasa, berriz, azaroaren 11 arte ordaindu ahal izango da. Helbideratutako ordainketak, kasu honetan ere, hilaren 29an egingo dira.