Indarkeria matxistaren kontrako autolaguntza tailerra berriz martxan jarriko da

Saioak asteazkenero izango dira eta haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da

Indarkeria matxistari aurre egiten dioten emakumeentzako Oarsoaldeko laguntza tailerra berriz jarriko da martxan datorren astean (urriaren 2tik aurrera). Saioetan parte hartzeko ez da izena eman beharrik.

Saioak asteazkenetan izango dira, 17:30ean, Eskualde guztirako zerbitzua da, baita Oiartzungo emakumeentzat ere, eta dohainik da. Haurren zaintza zerbitzua ere izango da tailerra martxan dagoen bitartean, aldez aurretik eskatuta.

Informazio gehiago nahi duten emakumeak Oiartzungo Udaleko Gizarte-Ongizate sailarekin jarri daitezke harremanetan: 943 49 05 52ra deituta.

Gehigarriak

Indarkeria matxistaren kontrako autolaguntza tailerra berriz martxan jarriko da