Abaraxka ludotekan ate irekiak eta izen-ematea, datorren astetik aurrera

Ludoteka eta Familila Eremua aurkezteko guraso bilerak izango dira

Abaraxka ludotekak ate irekiak eta izen-ematea martxan jarriko ditu datorren astean. Horiez gain, zerbitzuaren aurkezpen bilerak ere egingo dituzte Abaraxkako arduradunek, gurasoei bideratuta.

Familia Eremua 0-6 adin tarteko haurrei eta haien familiei eskaintzen zaien zerbitzua da. Astelehenero, 16:30etik 19:30era izango da. Goizetan ere izango da Familia Eremua erabiltzeko aukera. Zerbitzu hau aurkezteko guraso bilera urriaren 2an, asteazkena, izango da (15:30ean Abaraxka ludotekan, Kontzejupe plazan).

Ludoteka zerbitzua, berriz, 6-12 adin tarteko haurrei eskainiko da asteartetik ostiralera, arratsaldero. Ludoteka zerbitzuari buruzko guraso bilera urriaren 7an, astelehena, izango da (15:30ean, ludotekan bertan).

Abaraxka ibiltaria ere martxan jartzeko, irekiera festa

Familia Eremuaren ate irekiak urriko astelehen guztietan izango da: urriaren 7an, 14an, 21ean eta 28an. Egun horietan, 16:30etik 19:30era, zerbitzua ezagutzera hurbildu daitezke interesatutako familiak.

Ludotekaren ate irekiak, berriz, urriko lehenengo bi asteetan izango da: urriaren 1etik 11ra (urriaren 7an izan ezik).

Larunbatetan Abaraxka ibiltaria ere izango da urritik aurrera. Lehenengo saioa urriaren 5ean izango da, 16:30ean ludotekan bertan. Egun horretan Abaraxkaren ikasturte hasiera ospatuko dute, irekiera festarekin. Abaraxka ibiltarian parte hartzeko ez da izenik eman behar aurrez.

Izen-emateak, urriaren 11 arte

Abaraxkako ludoteka eta Familia Eremu zerbitzuak erabiltzeko nahitaezkoa izango da izena ematea, nahiz eta dohainik diren Udalak eskaintzen duen zerbitzu hauek. Izena emateko, nahitaezkoa da ludotekan izena emateko haurraren argazki bat eramatea eta Familia Eremuan kasuan, erabiliko duten guztiena eraman beharko da. 

Horretarako, urriaren 1etik 11ra Abaraxka ludotekan izango da aukera, ate irekiak diren bitartean. 

Gehigarriak

Abaraxka ludotekan ate irekiak eta izen-ematea, datorren astetik aurrera