Mugi sisteman funtzionatzen du atzotik
Atzotik (irailak 2), Xorrola herri barruko autobus zerbitzua Mugi sistemaren barruan funtzionatzen ari da. Era berean, datorren larunbatetik (hilak 7) aurrera, larunbat goizetan ere zerbitzua emango du.
Larunbat goizetako ordutegia abuztukoaren bera izango da: 07:10etik 15:10era (Arraguatik abiatzeko ordutegia). Herritarren eskaera izan da Xorrolaren zerbitzua zabaltzea eta Udalak aintzat hartu du zerbitzuaren kontratua berritzeko momentuan.
Mugi txartelaren abantailak oiartzuarrentzat
Oiartzungo Udalak Gipuzkoako Garraio Agintaritzarekin egindako hitzarmenari esker sartu da Xorrola autobusa Mugi sistemaren barruan. Honi esker, Gipuzkoako txartel bakarrean sartzen diren garraio zerbitzuetan abantailak izango dituzte oiartzuarrek: deskontuak Xorrola, Ekialdebus, EuskoTren... zerbitzuetan; denbora jakin baten barruan egiten diren garraio aldaketetan prezio bakarra...
Abantaila horietaz baliatu ahal izateko, herritarrek Mugi txartela egitera animatu nahi ditu Udalak. Horretarako aukera dute oiartzuarrek Pikoketa estankoan (Arragua), Urrats paper-dendan eta Zapirain estankoan (Elizalde), Mamut merkatalguneko estankoan (Ugaldetxo) eta Internet bidez ere (www.mugi.eus).
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika